XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarreraginaren garrantzia

Psikologi eta hezkuntza-alorreko zenbait adituk egindako ikerlanek erakusten digutenez, haurren garapena ez dago heltze-prozesuaren eta giroaren menpe soilik, hein handi batean subjektuak ingurune sozial eta kulturalarekin duen elkarreraginaren menpe ere badago.

Izan ere, argi ikusten da hori garapen normala duen edozein haurrengan eta are argiago hezkuntza-premia bereziak dituztenengan.

Zentzu horretan, inguruneak izan beharreko ezaugarriak nabarmendu behar dira: ahalik eta normalizatuena izan behar du inguruneak, gizarteko estimulu aberasgarriak eskaini behar ditu eta elkarreraginak ahalbidetu.

Gainontzeko haurrek, kideek, funtsezko roposena dela, gizarteratzeari esker eta ikasgelako lanari esker bultzatuko duezeregina dute bertan, elkarreragin oparoak sortarazten baitituzte.

Hori horrela izanik, erraz uler daiteke eskola-ingurune normalizatua haurren garapena bultzatu eta hobetzeko modurik aplarik garapen hori, urritasun handienak eta, ondorioz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen garapen-ahalbideak areagotuz.

Ikaskuntza garapena bultzatzeko lagungarri gisa

Vygotsky-ren hitzetan, ingurunearekiko elkarreraginei esker eskuratzen dira ikaskuntzak, hortaz, ingurunea da garapenaren eragile eta dinamizatzailea.

Vygotsky-ren ustez, bi garapen-maila daude: garapen erreala eta garapen potentziala.

-Garapen erreala haurrak bere kasa egiteko gai diren ihardueren multzoari dagokio.

-Garapen potentziala helduen laguntza edo eta trebeagoa den kideren baten laguntza izanez gero burutu ditzaketen ihardueren multzoari dagokio.

-Garapen hurbileko zona ikaskuntzak planteatu beharreko zona da; maila errealaren eta maila potentzialaren arteko distantzia, hau da, haurrek beren kabuz egin dezaketenaren eta laguntza egokia izanez gero ikas dezaketenaren arteko distantzia.

Hori horrela, garapena eta ikaskuntza ez dira prozesu berdinak, ikaskuntzari dagokio garapen handiagoa eta hobea eragingo duten barruko bilakaera-prozesuak abiaraztea.

Horrexegatik dira, hain zuzen ere, hain garrantzitsuak haurrentzat, alde batetik, ikasten dutena barneratzeko modua eta, bestetik, ingurukoek ikastera bultzatzeko duten modua, hots, kanpoko laguntzak eta berariazko edukin batzuen irakaskuntza sistematizatua baitira.

Orain arte irakaskuntza garapenaren atzetik zioala zirudien arren, garapen-prozesuen eragile eta bultzatzaile dela ohartu gara.

Hortaz, garapena eragiten duen zerbait da ikaskuntza.